Ekitaldeiei azpitituluak jartzea
Zuzeneko ekitaldien transkripzioa, itzulpena eta azpitituluak
Konponbide eraginkorra transkripzio automatikoak behar dituztenentzat denbora errealean, irisgarritasuna, parte-hartzea eta ahozko edukiaren erabilgarritasuna hobetuz testuinguru desberdinetan.
Zuzeneko eta lineako ekitaldiak
Hizkuntza desberdin askotan sor ditzakegu transkripzioak, denbora errealean eta azpititulu gisa, barne hartuz gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa. Gainera, ahots-ezagutzako teknologiarekin, gure plataformak transkripzioak egin ditzake fitxategi batean bi hizkuntza daudenean, gaur egun, zehazki, gaztelania-euskara, gaztelania-katalana eta gaztelania-galegoa.
Gaitasuna daukagu transkripzioak lortzeko denbora errealean eta itzulpenak azpititulu formatuan sortzeko hizkuntza desberdin askotan, barne hartuz gaztelania, ingelesa, frantsesa, euskara, katalana eta galegoa, gutxieneko itxarote-denborarekin (segundo bat baino gutxiago transkripzioetarako eta bi edo hiru segundo baino gutxiago itzulpenetarako. Denbora hori aldatzen da, bezeroek esaldiak puntuatu behar dituzten edo ez kontuan hartuta)
Entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako konponbideak
Erabiltzaileek pantailan ikus ditzakete transkripzioak ekitaldia ospatzen ari den bitartean; horrek edukiaren ulermena errazten du eta irisgarritasuna hobetzen du entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat. Transkripzioak denbora errealean ikus daitezkeenez, publikoaren parte-hartzea eta ulermena hobe daitezke, ahozko edukiaren ikusizko eta idatzizko erreferentzia ematen baitu.
Kontratazio-aukerak:
- Zuzeneko ekitaldiak: Pantailan erakuts dezakegu hizlaria esaten ari dena, azpititulu formatuan (Transkripzioa eta itzulpena).
- Lineako ekitaldiak: Zuzeneko emanaldian erakuts dezakegu hizlaria esaten ari dena, azpititulu formatuan (Transkripzioa eta itzulpena).
- Ekitaldi hibridoak: Pantailan eta zuzeneko emanaldian erakuts dezakegu hizlaria esaten ari dena, azpititulu formatuan (Transkripzioa eta itzulpena).
Eskatu ahalko bideoen transkripzioa, itzulpena eta azpitituluak
NireTranscriber transkripzio automatikoko plataforma aurreratua da eta transkripzio-prozesuak audio- eta bideo-edukiekin sinplifikatu eta arintzeko garatu egin da. Ahots-ezagutzako algoritmo aurreratuak erabiltzen ditugu, ikus-entzunezko edukia automatikoki bihurtzeko testu.
NireTranscriberren ezaugarri nagusiak hauek dira
- Zehaztasuna: NireTranscriberrek zehaztasun altuko ahots-ezagutzako teknologia erabiltzen du, transkripzioak ahalik eta zehatzenak direla bermatze aldera.
- Trazabilitatea: Prozesuen barne-kontrola txertatu dugu, aldaketa eta eguneraketa guztien trazabilitatea bermatzeko. Oso garrantzitsua da edizio-prozesuan zer gertatu den jakitea eta txosten bat edukitzea aldaketak Ikusi.
- Ikus-entzunezko fitxategiak inportatzeko formatuak: Audio- eta bideo-formaturik ezagunenekin da bateragarria. .mp4 bideo-fitxategietarako eta .mp3 audio-fitxategietarako.
- Hizkuntza ugari: Transkripzioa eskaintzen du zenbait hizkuntzatan gaztelania, ingelesa, frantsesa, euskara, katalana eta galegoabarne. Horrez gain, elebidun transkribatzen du: gaztelania-euskara, gaztelania-galegoa eta gaztelania-katalana.
- Edizioa eta zuzenketa: Transkripzioa editatzeko aukera eskaintzen dugu. Transkripzio-dokumentu bat editatu behar izatekotan, esaldiz esaldi alda dezakezu eta aldaketak automatikoki sinkronizatzen dira audioarekin, bideoarekin eta denbora-kodearekin.
- Bideoteka: Gure plataformak audio- eta bideo-fitxategiak bezeroaren kanalean argitaratzea ahalbidetzen du, baita edukia antolatzeko kategoriak eta etiketak sortzea ere.
- Esportazio-formatua: Fitxategiak formatu desberdinetara transkribatu eta itzul daitezke: .doc, .pdf, .xml, .srt, etc.