Lineako errealizazioak eta hibridoak eta zuzeneko emankizunak
Urrutiko grabazioak
Gure bideo-dei sistema erabat pertsonaliza daiteke eta, horrekin, gonbidatuaren web-kameren (audioa/bideoa) eta aurkezpenaren (diapositibak, bideoak, etab.) grabazioa egin dezakegu broadcast kalitatearekin; gainera, bi seinaleak nahas ditzakegu aldi berean (Picture in Picture). Aukera hori paregabea da, besteak beste, aurkezpenak, produktu-erakusleihoak, prestakuntza-eskolak eta hitzaldiak grabatzeko, lekuz aldatu beharrik gabe.
Lineako errealizazioak eta hibridoak eta zuzeneko emankizunak
Gure errealizazio taldeekin, urruneko zenbait hizlari eta horien aurkezpenak izan ditzakegu aldi berean. Modu independentean komunika gaitezke urrutitik hizlari bakoitzarekin, baita eskatutako hizkuntzarako itzulpena bidali ere.
Helburua bikoitza da: batetik, gonbidatuak ahalik eta ingurunerik atseginenean egotea nahi dugu, ekitaldian eta bere aurkezpenean zentra daitezen esklusiboki. Bestetik, ikusleak kalitatezko zuzeneko emankizun batez gozatu ahal izatea nahi dugu, erakusten den informazioan zentratuta.
Teknologia horri esker, ekitaldian zuzenean dauden hizlariak eta publikoa konekta ditzakegu urrutitik dauden hizlariekin.
Errealizazio hibridoak, besteak beste, Zoom eta TEAMS bidez
Gure errealizazioa edozein bideokonferentzia-sistemara gehitu dezakegu, murgilpen esperientzia eskaini ahal izateko zuzeneko gonbidatuei zein urrutiko gonbidatuei. Baldintza bakarra da bilerara gonbidatzea; horrela, zuzeneko gonbidatu guztiak komunikatu ahalko dira lineakoekin.
PRODUKZIO, GRABAZIO ETA STREAMING ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK
Batzarrak, kongresuak, ekitaldiak eta konferentziak
Ekitaldiaren zuzeneko grabazioa eta emankizuna, azkenengo ekipamendu-teknologiarekin.
Korporazio- eta erakunde-inguruneetarako ekitaldietan espezializatutako streaming plataforma.
Eskarmentu handiko gure aditu-taldeak egiten du dena, arazorik ez.
Bezeroaren premietara eta bere sare sozialetan hedatzeko premietara egokitutako edukia errealizatu eta grabatzen dugu.
Zuzeneko azpitituluak eta eskatu ahalako bideoa (transkripzioa eta itzulpena)
Zuzeneko ekitaldietarako, hizlaria esaten ari dena azpititulu formatuan transkribatu eta itzultzeko gai den teknologia dugu, pantailan ikus dadin.
Zuzenean ematen diren ekitaldietarako, transkripzio eta itzulpeneko lineako zerbitzua dugu, zuzeneko emankizunean txerta daitekeena parte-hartzaileek azpitituluak irakurri ahal izateko jatorrizko hizkuntzan edo idatzitako itzulpena irakurtzeko.
Gure teknologiak entzuteko desgaitasuna duten pertsonen esperientzia hobetzea ahalbidetzen du.
Zuzeneko ekitaldien emankizunean espezializatutako plataforma
Batzar, kongresu eta korporazio- eta erakunde-ekitaldietan espezializatuta dagoen eta erabat pertsonaliza daitekeen streaming plataforma.
Bistaratze-bermea munduko edozein lekutan.
Gonbidapen pribatuaren bidezko sarbide-kontrola; QR kodearen bidezko zuzeneko sarbide-kontrola; lineako sarbide-kontrola eta sarbide-kontrol hibridoa (zuzenekoa eta lineakoa) erregistro publikoaren bidez.
Gai gara egun desberdinetan ospatutako ekitaldiak modu automatizatuan kudeatzeko, aldi bereko areto desberdinetatik eta hizkuntza desberdinetan; hain zuzen ere, plataformak gidatzen du ikuslea, ikusi nahi duena aukera dezan.
Lineako euskarri espezializatua lineako parte-hartzaileentzat.
EZAGUTU GURE PROIEKTUAK
ONDO EGINDAKO LANAREN LASAITASUNA
Profesionalak gara
Gure negozio-eredua kongresu-zentroei eta ekitaldien enpresa antolatzaileei balioa eranstean oinarritzen dugu.
Enpresa hurbila eta irisgarria gara, arreta pertsonalizatuaren alde egiten duena.
Babes- eta zuhurtzia-berme bat gara produktuetan eta lanean.
Produktu eta proiektu berritzaileen garapenean I+Gn inbertitzearen alde egiten dugu.
Gure taldearen prestakuntzarekiko eta profesionaltasunarekiko konpromisoa dugu.
Teknologikoki aurreratuta gaude
Teknologia berriak ikertzen eta garatzen ditugu eta aliantzak sortzen ditugu fabrikatzaile eta hornitzaile estrategikoekin, komunikazio-konponbideak emateko ekitaldiaren munduaren baitan.
Gure xedea da ekitaldien munduan komunikazioa erraztea, teknologia berriak garatuz edo existitzen direnak hobetuz.
Zuzeneko eta lineako ekitaldiak eta ekitaldi hibridoak egiteko teknologiak.
Aurpegi-ezagutzako teknologiak kamera robotizatuekin
Garapen informatikoa streaming teknologietan eta IP telekomunikazio-zerbitzuetan.
Haririk gabeko telekomunikazioetako teknologiak
Transkripzio- eta itzulpen-teknologien garapen informatikoa ikus-entzunezko edukiei azpitituluak jartzeko (zuzenean eta eskatu ahala)