Lineako ekitaldien errealizazioa
Begi bistakoa da enpresa eta erakunde guztiek behar dutela bideoa, komunikazio-tresna gisa..
Gure profesionalen taldeak 25 urte baino gehiagoko eskarmentua du eta zure premiak asetzen laguntzeko prest dago, hurbiltasuna, konfidentzialtasuna, berrikuntza eta konpromisoa eskainiz.
Urrutiko grabazioak
Gure bideodei-sistemarekin, gonbidatuaren kamera eta mikrofonoa graba ditzakegu, bere aurkezpena sinkronizatuz. Aukera horri esker, kalitatearekin graba ditzakegu askotariko hitzaldiak, produktu-aurkezpenak, prestakuntza-ikastaroak, langileentzako komunikazioak, etab. Hori guztia leku-aldaketarik egin gabe.
Lineako errealizazioak eta hibridoak eta zuzeneko emankizunak
Gure errealizazio sistemarekin, urruneko zenbait hizlari eta horien aurkezpenak izan ditzakegu aldi berean. Modu independentean komunika gaitezke urrutitik hizlari bakoitzarekin, baita eskatutako hizkuntzarako itzulpena bidali ere.
Helburua bikoitza da: batetik, gonbidatuak ahalik eta ingurunerik atseginenean egotea nahi dugu, ekitaldian eta bere aurkezpenean zentra daitezen esklusiboki. Bestetik, ikusleak kalitatezko zuzeneko emankizun batez gozatu ahal izatea nahi dugu, erakusten den informazioan zentratuta.
Teknologia horri esker, ekitaldian zuzenean dauden hizlariak eta publikoa konekta ditzakegu urrutitik dauden hizlariekin.
Errealizazio hibridoak, besteak beste, Zoom eta TEAMS bidez Hybrid productions
Gure errealizazioa edozein bideokonferentzia-sistemara gehitu dezakegu, murgilpen esperientzia eskaini ahal izateko zuzeneko gonbidatuei zein urrutiko gonbidatuei. Baldintza bakarra da bilerara gonbidatzea; horrela, zuzeneko gonbidatu guztiak komunikatu ahalko dira lineakoekin.
Zer eskaintzen dugu?
Korporazio- eta erakunde-inguruneetako ikus-entzunezko komunikazioan gara espezialistak.
- Enpresa hurbila eta irisgarria gara, arreta pertsonalizatuaren alde egiten duena, baita produktuen eta lanaren babes- eta zuhurtzia-bermea ere.
- Gure produkzio-taldeak intentsitate eta profesionaltasun berberekin egiten du esfortzua lan guztietan, bai ekitaldirik sinpleenean, bai kongresurik konplexuenean.
- Gure pertsona-taldearen prestakuntzarekiko eta profesionaltasunarekiko konpromisoa dugu eta produktu eta proiektu berritzaileen garapenean I+Gn inbertitzearen alde egiten dugu.
- Aliantza estrategikoak fabrikatzaile eta hornitzaileekin, ikus-entzunezko merkatuko ezagutzarik eta ekipamendurik aurreratuena edukitzeko.
STREAMING PLATAFORMA
Erakunde- eta korporazio-inguruneentzat, zuzeneko zein nahieran eskainitako bideo-edukiak funtsezkoak dira. Streaming gero eta tresna beharrezkoagoa da. Erakundeentzat, gakoa da teknologia honek sortzen dituen aukerak baliatzen jakitea.
NIREStreamen, profesional-taldeak bere ezagutza eta eskarmentu osoak erabiltzen ditu bezero bakoitzarentzako kanal pertsonalizatuak eskaintzen dituzten konponbideak eta tresnak garatzeko, merkatu berrietarako zuzeneko sarbidea ematen dietenak.
4G/5G TEKNOLOGIAK
Ekipamendu berezia dugu, zuzeneko ekitaldien transmisiorako Internet edukitzea ahalbidetzen diguna, hain zuzen ere, Internet tradizionalerako konexioa heltzen ez den lekuetan edo enpresen sail informatikoek, segurtasun-arrazoiengatik, konektibitate gehigarria behar dutenean.
AZPITITULUAK ZUZENEAN
Gaitasuna daukagu transkripzioak lortzeko denbora errealean eta itzulpenak azpititulu formatuan sortzeko hizkuntza desberdin askotan, barne hartuz gaztelania, ingelesa, frantsesa, euskara, katalana eta galegoa, gutxieneko itxarote-denborarekin (segundo bat baino gutxiago transkripzioetarako eta bi edo hiru segundo baino gutxiago itzulpenetarako. Denbora hori aldatzen da, bezeroek esaldiak puntuatu behar dituzten edo ez kontuan hartuta)
Zuzenean ematen diren ekitaldietarako, lineako transkripzio eta itzulpen zerbitzua dugu, zuzeneko emankizunean txerta daitekeena, parte-hartzaileek azpitituluak irakurri ahal izateko edo idatzizko itzulpena irakurtzeko.
Gure teknologiak entzuteko desgaitasuna duten pertsonen esperientzia hobetzea ahalbidetzen du.